Euskal dantzetan izena emateko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Dantza 2020ko eka. 11a, 18:00

Urrats dantza taldeko dantzari txikiak.

Urrats dantza taldeak datorren ikasturtean euskal dantza eskoletan izena emateko epea zabaldu du. Eskolak LH 1.mailatik aurrerako ume eta gaztetxoei zuzenduta daude.

2020-2021 ikasturteko eskolen ordutegia ondorengoa izango da:

Astelehenetan:  

DBH 16:45-17:45                 

4.Maila 17:45-18:45

Ostegunetan: 

1-2-3 Maila 16:45-17:45                              

5-6 Maila 18:00-19:00

Izena eman nahi duten umeek izen-abizenak eta maila jakinarazi behar dute urratsdantza@gmail.com helbidera mezua bidalita.

Aurreko ikasturtetik izena emanda daudenek ez dute berriz izena eman beharrik izango. Halabaina, eskolak laga nahi izanez gero, komeni da jakinaraztea.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.