Goizean txistulariek kalejira egin zuten herriko kaleetan eta dantzari batzuek lagun hartuta bisitatxoa egin zuten batera Mesedetako egoitzara. Hamaiketan hamaiketakoa egin genuen Arrano elkartean, eta, ostean, dantza-poteoan ibili ginen hirurak aldera arte. Batzokian bazkaldu genuen eta arratsalde partean zenbait dantza eginez amaitu genuen eguna.