Sinadura bilketa hasi dugu Ertzantzari zaintza areagotu dezala eskatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Bizikale Elkartea

Bizikale-2

Bizikale elkarteko merkatari eta tabernariok sinadura bilketa hasi dugu Ertzaintzari bere zaintza areagotu dezala eskatzeko. Azkenaldian ugaritu egin dira lapurretak eta herrian zaintza areagotu beharra dagoela uste dugu.

Atzo jarri genituen sinadura-orriak denda eta tabernetan eta dagoeneko herritar askok sinatu dute. Dei egiten diegu soraluzetar guztiei gure eskariari babesa adierazi diezaioten. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.