Bertso saio musikatua zapatu arratsalderako

Erabiltzailearen aurpegia bertSora

Abenduaren 28an, arratsaldeko 19:00etan, bertso saio musikatua eskainiko dute Antzokian bertSora Bertso Eskolak antolatuta. Sarrerak salgai daude Iratxo goxodendan eta online

Aurtengo Gabonetan ere, bertsoez gozatzeko aukera izango da herrian, bertSorak saio musikatua antolatu baitu Inuzente Egunerako. Saioan lau bertsolari izango dira kantuan: Beñat Gaztelumendi Arandia, Ane Labaka Mayoz, Josune Aramendi Perez eta Miren Artetxe Sarasola. Gai-jartzaile lanetan, Ainhoa Urien Telletxek jardungo du eta saioa musikatuko dute Araitz Bizkai Villanuevak eta Oihana Landa Ibarrak, gitarra eta zeharkako flautarekin.  

Emanaldia Antzokian izango da eta sarrerak salgai daude 8 eurotan, Iratxo goxodendan edota bibe.me webgunean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.