Debabarreneko bertso eskolen topaketa ostiralean Elgoibarren

Erabiltzailearen aurpegia bertSora

Ostiralean, azaroak 8, eskualdeko bertso eskolen topaketa egingo da Elgoibarren, Kultur Etxeko "Soto"an, 17:30ean, hasita. Beñat Gaztelumendi bertsolaria izango dute lagun. 

Ostiralean, Soraluze, Elgoibar, Mendaro eta Mutrikuko bertso eskoletako gaztetxoak elkartuko dira Elgoibarren. Ikasturte honetan 32 dira herri horietako  bertso eskoletan diharduten ikasleak eta asmoa da topaketan elkar ezagutu eta harremanak estutzea. Oraingoan Beñat Gaztelumendi (Añorga, 1987) bertsolari ezagunak bisita joango da bisitan. 

Zaletasuna konpartituz arratsalde pasa ederra egingo dugu; inprobisazio ariketak eta jolasez gain, merienda eder bat ere ez da faltako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.