Aste honetan ekingo die klaseei bertSorak

Erabiltzailearen aurpegia bertSora

Asteazkenetan izango dira klaseak, kiroldegiko "Elkargunian"

Aste honetan jarriko dira martxan bertso eskolak, bertSora bertso eskolaren eskutik.

- Gaztetxoen taldea asteazkenetan elkartuko da, astero, 16:00-17:15 ordutegian.

- Helduen taldea ere asteazkenetan elkartuko da, bi astez behin, 18:30-20:30 ordutegian.

Norbaitek talde hauetan edo sor daitekeen beste batean parte hartzeko interesa baldin badauka, bertsojolasa@gmail.com helbidera idatzita jar daiteke harremanetan arduradunekin.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.