Bertso meriendarekin eman diogu amaiera ikasturteari

Erabiltzailearen aurpegia bertSora

June Aiestaran eta Beñat Zeberio bertsolariekin egin genuen merienda, Allegro Elkartean.

 

 

Joan den ostegunean, ikasturteari bukaera emateko, bertso merienda egin genuen Allegro Elkartean, June Aiestaran (Beasain) eta Beñat Zeberio (Asteasu) bertsolariekin. Gustura jardun genuen elkarrekin, eta bertsoekin, jolasekin eta asmakizunekin gozatu genuen.

Bertsolarien saioaz gain, gaztetxoen eta helduen taldeetako kideek ere inprobisazio ariketak egin zituzten. Puntu erantzunean, oinak emanda eta ofizioan aritu ziren, bertsolariekin batera. Giro ederra sortu zen eta oroitzapen eder batekin oroituko dugu arratsaldea.

Udako atsedenaren ondoren, Irailean jarriko da berriz ere martxan bertso eskola Udalaren sormen tailerren bidez izena emateko aukera zabalik dago lotura honetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.