BertSorak bertso bazkaria antolatu du aurten ere eta iazko bikote bera gonbidatu du kantura: Nerea Ibarzabal eta Julio Soto, Bizkaiko eta Nafarroako txapeldunak hurrenez hurren. Iazko bazkarian entzuleak eta bertsolariak eurak ere oso gustura egon ginen eta horregatik gonbidatu ditugu berriz, plazerra delako eurei entzutea.
Bazkaritarako menua ere iazkoaren antzekoa izango da: sarrerakoak, entsalada, sahieskia labean erreta, postrea, kafea eta kopa. Nahi duenak menu begetarianoa jateko aukera ere badu, txartelak erosteko momentuan jakinarazita. Txartelak Iratxo goxodendan daude salgai, 30 eurotan arruntak eta 20 eurotan, 16 urtetik beherakoak edota prekarizatuak direnentzako. Apirilaren 24ra arte izango dira salgai.