Gabonetako bertso jaialdia entzungai

Erabiltzailearen aurpegia bertSora

Abenduaren 22an, bertSora bertso eskolak antolatuta, bertso-jaialdia egin zuten Antzokian. Oholtzan bost bertsolari: Xabat Illarregi, Uxue Alberdi, Josune Aramendi, Eneko Beretxinaga eta  Andoni Egaña. Haiekin batera, Arrate Gisasola gaiak ematen. Guztien artean, ordu eta erdiko saio polita osatu zuten, umoretsua eta jolastia momentu askotan, erritmoduna eta orekatua orokorrean. Bertsolari denek kantatu zuten ale ederren bat eta publikoan zeuden laurogeitamarren bat herritarrek gogotik eskertu zuten.

Entzun saio osoa audioan eta ikus Juan Fernandezek ateratako argazki sorta ederra (IG:@juan.fconde). 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.