Barikuan, bertSora bertso eskolak antolatuta, Gabonetako bertso jaialdia egingo da Antzokian. Bertan bost bertsolarik kantatuko dute: Andoni Egañak, Uxue Alberdik, Xabat Illarregik, Eneko Beretxinaga plazentziatarrak eta Josune Aramendi Plazentzian bizi den markinarrak. Gaijartzaile lanetan, berriz, Arrate Gisasola bertso eskolako kideak jardungo du. Dagoeneko, sarrerak salgai daude Iratxon, 8 eta 4 euroko prezioetan. Jaialdia arratsaldeko 19:30ean hasiko da.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.