Bertsorak punta puntako bi bertsolari ekarriko ditu ekainean herrira, "lagunarte ederrean hizkuntzaren jolasarekin gozatzeko". Menua ere puntakoa izango da: urdaiazpikoa, txanpiak saltsan eta entsalada; saiheskia labean erreta edo barazki lasaina; marrubiak eta pastela; eta kafea eta kopa. Prezioa: 25 euro, 15 euro prekarizatu edota 16 urtetik beherakoak direnentzat.
Izen-ematea zabalik dago Iratxo goxodendan zein online.