'Bidea da borroka' komiki liburua aurkeztuko dute Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia bertSora

Abenduaren 1ean, Unai eta Beñat Gaztelumendi anaiek Bidea da borroka komikia aurkeztuko dute Gaztetxean. Aurkezpenean zuzeneko bertsoak eta bat-bateko ilustrazioak uztartuko dituzte. Emanaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da. 

"Komikian gure belaunaldia eta gure mundua nola ikusten dugun kontatzen saiatu gara” diote Gaztelumendi anaiek 2021ean plazaratu zuten komiki liburuaz. Liburuaren protagonista bertsolari bat da, 30-35 urte bitartekoa, gizona, gipuzkoarra. Izen-deituraz, Martin Artola. Lehenengo aldiz iritsiko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalera, Barakaldora (Bizkaia). Autoa hartuko du, harantz abiatuko da, eta errepidean doala errepasatuko ditu ordura arteko zenbait giro, jende, pasadizo. Bada, bi bidaia horiek, fisikoa eta bitala, uztartu dituzte Beñat eta Unai Gaztelumendik Bidea da borroka komikian. Lehenak idatzi du gidoia, eta marrazkietara eraman du bigarrenak.

bertSora Bertso Eskolak antolatuta, abenduaren 1ean egingo da aurkezpena, Gaztetxean, 19:00etan.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!