Gau Beltzerako esamoldeak

Erabiltzailearen aurpegia BertSora 2022ko urr. 27a, 17:49
Gaztetxuen bertso eskolako parataidiak.

Bertso eskolako gaztiok Gau Beltzerako esamoldiak prestatu dittugu.
Ostegun eguerdixetan elkartzen gara, ikastetxian.


Gau Beltzian gozokixak eskatzeko zenbait esamolde sortu dittugu Bertso Eskolan. Estilo gehixaokin eskatuta gozokixak errezago lortuko dittugu, hori da asmua. Denbora eta mimua eskeini dotsagu esamoldiak sortziari eta gozoki banatzailiak esker onez hartuko dittuztela uste dogu. Gainera errima eta guztikuak dira, oso atseginak entzuteko.

Guztira zortzi esamolde inguru prestatu dittugu. Horretako pare bat konpartittu nahi dittugu, ea jendiak ikasi eta erabiltzen dittuan. Ikusi nuenian doinuan, abestu be egin leizke.

Kolore ilunekin
mozorroz jantzita
gaur gabian gozokiz
bete nahi dou tripa.

Gure konjurua da
Txingila, Mingila
zure dendara gatoz

gozokixen bila.

Urrian hasitta, gaztetxuen Bertso Eskola martxan da Soraluzen. Ostegun eguerdixan (13:15-14:15) elkartzen gara Ikastetxian. Sei gaztetxo eta irakaslia, Eneko, gara taldekidiak. Ondiok leku libre batzuk badare. Norbaittek izena emon nahi badau, jakinarazi udaletxeko Mikeli edo Enekori. 

 

.