Sortuko bozeramale eta Ekintza Politikoko arduradunak Independentzia 2016? izenburupean hitzaldia eman zuen atzo, martitzena, Bergarako Arrano tabernan.
Auzolanerako deia egin dute Bergarako gaztetxean zapatu honetarako, maiatzak 6. 09:00etan elkartuko dira eta goiz osoan zehar arituko dira lanean. "Espazioak egokitzeaz gain, urteurrenari begira txuk…
Bergarako gazteen formazioa zabaltzeko Erasmus Plus proiektuarekin bat egin du Bergarako Udalak. Programa honi esker, 15 eta 17 urte bitarteko nerabezaroek Europako beste herrialdeetako gazteekin elk…
Maiatzaren 29 arte izango da film laburrak aurkezteko epea eta objektu zehatz bat agertu eta esaldi zehatz bat esan beharra izango dira aurtengo berrikuntza nagusienak.
Domekan eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu Labegaraietako jaietan, baina zapatuan eguraldi bikaina egin zuen eta palistek esker onez hartu zuten. Beti-Busti kirol elkarteak antolatuta, 10:00etan hasi…
Udalak ohar bidez argitu du ez duela inolako zerikusirik egun hauetan herriko etxebizitzetan ur iragazkiak eskaintzen ari den enpresarekin. Bergarako uraren kalitatea "oso ona" dela diote: "Udalak h…
Ziklismo zale batzuk antolatu dute Giroko porra, Lokatzaren laguntzarekin. Parte hartzeko aukera egongo da asteburuan, Irala kalean. Egubakoitzean, hilak 5, 19:00etatik 21:00etara eta zapatuan, hilak…
Memoria historikoari eta bizikidetzaren aldeko pauso baten berri emateko holokaustoaren biktima izandako Pedro Jose Axpe Sagasta bergararra omenduko du herriak zapatuan. Hala, Munibe plazan plaka bat…
Domekan Udal Pilotalekuan izango da kontzertua, 12:30ean hasita, eta Igor Larrañagak gidatuko du saioa. 5 eta 9 urte bitarteko umeei zuzenduta dago bereziki egitasmoa, eta eurek, instrumentuak…
Urtero legez, maiatzaren 7an, maiatzeko lehen domekan, salda eta txorizoa banatuko dute Irukurutzetako tontorrean, 11:15ean. Eguraldi txarra izanez gero, Atseden txaboletan egingo dute hamaiketakoa.
Richard Gerver (Londres, 1969) hezkuntza eta berrikuntzan punta-puntako adituak hitzaldia emango du, maitzaren 17an, Arrasateko Amaia antzokian. Hitzaldia 18:30etan hasiko da eta joan ahal izateko, m…
Korrika 20ren aitzakian eta Debagoieneko hiru euskaltzale protagonista hartuta egindako sortarekin abiatuko da Julen Iriondo kazetariaren egitasmo berria: Ikustenda. Sortako aurrenekoa izango da Anaj…