ASIER TA IÑAKI GOGUAN!

Gaurko egun seinalatu honetan, Asier ta Iñakiren omenez egingo diren oroimen ekitaldietan parte hartzeko deia luzatzen dugu.
Honekin batera, espetxe politikarekin amaitzea eskatzeaz batera, besarkada bat bidaltzea nahi diegu Igor Gonzalezen senide eta laguneri.

Bestalde, azaltzea, aurtengo XIX. Asier ta Iñaki pelota txapelketa, pandemiaren eraginez berezia izateaz gain, partaide baten positibo bat medio bertan behera utzi genuela. Berriro ekiteko aukerak baloratzen ibili ostean, daukagun egoera kontutan izanik, aurtengo txapelketa amaitutzat ematen dugu.

Antolatzaileok eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzaileeri, esatea aurtengo honetan 40 gaztek eman dugula izena eta aspaldiko partez frontoiko giroa berreskuratzea lortu dugula, baina tamalez, pandemiari aurre egiteko neurriak zirela eta, behin da berriz giroa mozten jardun beharra pena handia izan dela. 

Hurrengo urterarte! 


DISPERTSIOARI EGURRA!! EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!!

ASIER TA IÑAKI GOGOAN!!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.