ASIER ETA IÑAKIREN OMENEZKO XVII. PILOTA TXAPELKETA

Zabalik da aurtengo txapelketarako izen ematea, azken eguna apirilak 3 izango da. Izen emateko Arrano, Bolia, Edurtza edo Gaztelupean.
XVII. pilota txapelketa ospatzera goaz Asier ta Iñakiren omenez. Urte guzti hauetan, pilota txapelketa honen bitartez, euskal presoek eta beraien senideek jasaten duten dispertsio politika hiltzailea salatu eta presoen etxeratzea aldarrikatu dugu.
 
Salaketa eta aldarrikapenez gain, giro herrikoia duen pilota txapelketa parte hartzailea dugu hau. Beraz, txapelketan parte hartzera gonbidatuta zaude. Animatu eta eman dispertsioari!!!!
 
Izen ematea:
Non: Arrano, Bolia, Edurtza eta Gaztelupe.
Epea: Martxoak 19tik – Apirilak 3ra
Prezioa: Ikasle ta langabetuak 5€ / Langileak 10€ (Kamisetak opari)
Bikoteen zozketa: Apirilak 5, 19:00tan Gaztetxean
Txapelketa: Apirilak 23tik , Uztailaren 7ra. Partidu bakoitza jokatzeko astebeteko epea.
(Aurreratzeko aukera, atzeratzeko ez)

Sariak:
1- Txapela, Txurrukan afaria eta txanpaina
2- Oroigarria eta Txurrukan afaria
3 eta 4- Txuleta eta ardo botila bana

Apirilak 8, 15 ta 22xan, 17:00tan, txapelketan erabiliko diren pilotak probatzeko aukera egongo da San Andresko frontoian.
 
Bestalde, zozketa egunean, txapelketaren inguruko informazio guztia emango da. Batzar honetara ahalik eta parte hartzaile gehien gerturatzea gustatuko litzaiguke denen iritzi eta proposamenak entzuteko.