Asier eta Iñakiren omenezko XV. pilota txapelketa

Aurten beteko dira hamabost urte Asier eta Iñaki Avilako espetxera bidean hil zirela. Urte guzti hauetan, pilota txapelketa honen bitartez, Euskal presoek eta beren familiek jasaten duten dispertsio politika hiltzailea bertan behera laga eta presoak herrira ekarri ditzatela eskatu dugu.

Salaketa eta aldarrikapenaz gain, giro herrikoia duen pilota txapelketa parte hartzailea dugu hau. Beraz, txapelketan parte hartzera gonbidatuta zaude. Animatu eta eman dispertsioari!!!

        IZEN EMATEA: Arrano, Iratxo, Mendata, Gaztelupe eta Gaztetxian.

        IZENA EMATEKO EPEA: Martxoaren 18tik Apirilaren 7ra.

        PREZIOA: (momentuan ordaindu behar da)

                           -   Ikasle eta langabetuek 5 € 

                           -   Langileek 10 €                      

Martxoaren 20an eta 27an eta apirilaren 3an 17:00tan txapelketan erabiliko diren pilotak probatzeko aukera egongo da San Andresko frontoian. Bestalde, apirilaren 8an 19:00tan Gaztetxean izango da zozketa eta bertan emango da txapelketaren inguruko informazio guztia. Batzar honetara ahalik eta parte hartzaile gehien gerturatzea gustatuko litzaiguke, denen iritziak eta proposamenak entzuteko.