Orain dela miloika urte, gizakiok planetan bizi baino askoz gehiago, erleek bazekiten haien buruak defendatzen ezbeharren aurrean. Osasuntsu bizi ziren beren buruak zainduta zuhaitz zuloetan edo adarretatik zintzilik gizakiaren esku hartzerik gabe. Erleen inguruan era ez zuzenean, eskua hartzea erabaki genuen une berean, gu bezala, haiek ere botiken menpeko bihurtu genituen ekoizpena hobetzetzearen edo gehitzearen izenean.
Erleek landare espezie ezberdinak polinizatzen dituzte. Gure elikagaien %80ak euren polinizazio prozesuaren beharra dute. Ezin ditugu utzi desagertzen. Zorionez, gero eta erlezain eta kontsumitzaile gehiagok ezeztatzen dute produktu kutsatuak eta horri esker erleak gero eta gehiago zaindu ahal ditugu. Argi dago, erlezainak produktu ekologikoa erabiltzen ikasi behar duela erlauntzari laguntzeko eta guztion onerako eragin bikoitza lortzeko.
Planeta honetako izaki guztiak bere zerbitzurako sortuak izan direla pentsatzea izan da gizakiaren ideiarik suntsigarriena. Suntsipen ekologikotik ihes egin nahi badugu ikas dezagun erlea eta Natura errespetatzen, zaintzen eta eurengandik ikasten.