Nora begira, hura ageri da

Erabiltzailearen aurpegia Alberto Iñurrieta

Aukerako bizitzak garatzen dittugu edo datorrenari erantzutea baino ez zaigu gelditzen? Non hasten da guretzat aukera edota noraino gaude jaio orduko bizibide bat egitera bideratuta, noraino behartuta?

Askatasunaren ilusioaz eraikitzen ditugu planak bizimodu onak izateko, gure buruarekin gustora egoteko, baina ilusioa gauzatzen denean urtu egiten da berehala, ez da iraunkorra, ez da jasangarria. Askatasunak bere baitan darama frustrazioa. Heldutasuna, hain zuzen, psikologiaren ikuspegitik frustrazioaren aurrean garatzen dugun tolerantzia maila bezala ulertzen da.

Bizitzan beti ditugu aukerak, baina aukera hori gure barruan erabakitzen da. Ahalegintzen gara etengabe mundua menperatuz gure arrakasta pertsonala eraikitzen, baina heldu arte ez gara jabetzen lor dezakegun arrakasta bizitzarekin armonizatzean dagoela. Nola ikasi datorkiguna onartzen; onartze horrek irekitzen dizkigu gozamenerako ateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.