Autoperegrinazioa

Erabiltzailearen aurpegia Alana Berraondo 2021ko aza. 26a, 12:00

Askotan begiak zabalik izan arren gauza batzuk ezin dira aurreikusi. Eta eskerrak. Askotan ezustekoak bizi berrietara doazen zubiak dira eta bat-batean zubi horiek gurutzatzeko beharra sentitzen duzu.

Etapak bata bestearen atzetik datoz; iristen zara, baina bidea ez da amaitzen, behin eta berriro hasten da. Eta hasiera bakoitzean birsortzen zara indarrez, gogoz. Motxilatik esperientziak sartu eta ateratzen dira berriei leku egiteko. Pausoak ematen. Non zauden geroz eta kontzienteago. Zentzumenak fintzen zaizkizu. Pertsona berriak ezagutzen dituzu eta horien artean, zu zeu. Eta hor gelditzea erabakitzen duzu. Entzuten. Husten.

Horren ostean, irribarrez puzten zara. Argi ikusi duzu, ziurrenik Santiagora heldu baino trantsitatzen duzula. Eta eskerrak. Toki askotan irakurri duzulako helmuga zeharkatzea baino ibilbideaz gozatzen jakitea dela gakoa.