PLAENTXIA.EUS Soraluzek Interneten duen atari komunitarioa da. Webguneak gaurkotasunezko gaiak lantzen ditu. Herritarren parte hartzeak berebiziko garrantzia dauka: ateak zabalik daude herriko talde, erakunde, norbanako...
Kideen albisteak
Egunero Euskararen Eguna

Erabiltzailearen aurpegia TOKIKOM abe 03

Abenduaren 3a iritsi da berriz eta, harekin batera, Euskararen Nazioarteko Eguna. Inguruan ditugun lagun askorentzat egun berezia da ‘Euskararen Eguna’, euskararen alde agertzeko data seinalatua. Ira…
Antzerkia: "Postdatarik gabeko gutunak"

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala abe 02

Xake produkzioak antzerki taldeak "Postdatarik gabeko gutunak" antzezlana aurkeztuko du "Antzerki Garaia" zikloaren baitan.
Bi sarrera QUINN DEVAUX-en kontzerturako
Bi sarrera QUINN DEVAUX-en kontzerturako

Azaroaren 23an, domeka, arratsaldeko 18:00etan Quin Devaux musikari estatubatuarrak kontzertua eskainiko du Soraluzeko antzokian, Blues Hotsak jaialdiaren barruan. 

Plaentxia.eus-ek bi sarrera zozkatzen ditu kontzertu horretarako. Zozketan parte hartzeko epea azaroaren 18an, martitzena, amaituko da, eguerdiko 12:00etan eta irabazleen izenak 13:00etan jakinaraziko dira lotura honetan bertan. Irabazleek egunean bertan, lehiatilan jaso ahalko dituzte sarrerak. 

Amaituta