Irukurutzeta mendizaleen elkargune bihurtu da beste behin

Egoitz Unamuno 2025ko mai. 5a, 08:08

Urteroko ohiturari jarraituz, inguruko herrietako dozenaka mendizalek jo zuten atzo Irukurutzetara, bertan banatu zuten salda eta txorixoa hartzera. Tartean, plazentziatar batek eroandako txanpana ere dastatu zuten, umore ederrean. 

"Ez dakigu hemen zer altxor daukagun", zioen Irukurutzetara ailegatzean aspaldi bertan izan gabe zegoen emakume plazentziatar batek. Izan ere, atzo mendian ibiltzeko eguraldi "paregabea" egin zuen eta bertaratu zirenetako askoz azpimarratu zuten zeinen "berde" eta "ikusgarri" dauden mendietako baso eta zelaiak, ez horrenbeste, Irukurutzetako Elgoibar aldeko malda, duela hilebete batzuk bertako pinadia bota eta erabat soilduta gelditu baita ingurua.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.