DKTk zozkatutako gourmet menuak Manex Astigarragarentzat

Barren 2025ko mar. 31a, 12:10

Manex Astigarragak lortu du Debabarreneko Komunikazio Taldearen zozketari dagokion saria. Bi lagunentzako gourmet dastatze menuaz gozatzeko aukera izango du, Debabarrena Gourmet ekimen gastronomikoaren baitan.

Martxoren 28tik apirilaren 13ra bitartean, Debabarrena Gourmet ekimen gastronomikoaren bigarren edizioaz gozatzeko aukera dago eskualdean. Sei jatetxe (tartean Txurruka) gourmet dastatze menuak eskaintzen ari dira 65 euroren truke. Menua zazpi platerez osatuta dago: aperitiboa, bi hasierako, bi plater nagusi (arraina eta haragia) eta bi postre.

DKT Debabarreneko Komunikazio Taldeak bi gourmet menu zozkatu ditu irakurleen artean. Zozketan eskualdeko 470 herritarrek parte hartu dute eta Manex Astigarraga debarrak eskuratu du saria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.