Debabarreneko Orfeoiaren kontzertua, Elgoibarko Sotoa aretoan

Erredakzioa 2025ko mar. 6a, 10:44

Debabarreneko Orfeoiko kideak.

Debabarreneko Orfeoiak (DBOR) kontzertua emango du Elgoibarko Kultur Etxeko Sotoan, Haizea Emakumeen Kultur Elkarteak antolatuta.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatu dute kontzertua. Zapatuan, martxoaren 8an, izango da. 12:00etan hasiko da emanaldia.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, hainbat konpositore garaikidek hizkuntza ezberdinetan idatzitako kantuak interpretatuko dituzte, tartean euskarazko zenbait ere bai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.