ZOZKETA

Elgoibarko Izarraren Eguberrietako bertso jaialdirako lau sarrera bikoitzen zozketa

DKT 2024ko abe. 12a, 10:34

Elgoibarko Izarrak Eguberrietako bertso jaialdia antolatu du abenduaren 26an (osteguna), Elgoibarko Herriko Antzokian, eta DKT-k emanaldirako lau gonbidapen bikoitz zozkatuko ditu.

Elgoibarko Udalarekin lankidetzan antolatu dute jaialdia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, eta bost bertsolari ekarriko dituzte kantura: Maialen Lujanbio, Julio Soto, Oihana Iguaran, Agin Laburu eta Xabat Illarregi. Gai-jartzaile lanak, berriz, Imanol Artola Felix-ek egingo ditu. Bertso saioa Herriko Antzokian izango da, 20:00etan hasita.

Debabarreneko Komunikazio Taldeak sustatutako zozketan parte hartzeko azken eguna abenduaren 19a, osteguna, izango da. 12:00etan amaituko da epea. Sarituen izenak 13:00etan jakinaraziko ditugu.

  • Zozketan parte hartzeko eman datuak HEMEN

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.