Berriro ere bere bidetik irten da ura Mendaron, Abarketeroneko parean, eta Garagartza eta Trinitate kaleetako bizilagunek kalean aparkatuta zeuden autoak leku aldatzera esnatu behar izan dute, urak eramateko arriskua zegoelako. Deba ibaiak maila laranja gainditu du goizaldean Altzolako estazioan.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.