Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak ‘Elgoibarko Berbetia’ izeneko ikastaroa antolatu du, Udalaren laguntzaz. Jesus Mari Makazaga izango da saioen gidaria. Makazagak Elgoibarko berbetaren gaineko doktore tesia egin zuen, eta herritarren eskura jarriko ditu orain elgoibarreraz idazteko arauak. Azaroko lau eguaztenetan izango dira saioak, 18:30etik 20:30era. Interesatuek BARREN astekarian (943 744 112) edo hemen eman dezakete izena. Ikastaroaren xehetasunak azaldu ditu Makazagak.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.