Iñaki Arregi: “Heriotza barneratzea bizitzaren aldeko apustua egitea da”

Barren.eus 2019ko urr. 11a, 09:47

2019 10 10 iaki agirre irizar izan dolua heriotza elgobarHeriotzarekin izan duen harremanak eraman du Iñaki Arregi Irizar (Elgoibar, 1973) heriotzean sakontzera. Etxean bost senide ziren, eta bera bakarrik bizi da gaur egun. Heriotzaz hitz egiteko beharra sentitzen zuen, eta Urbizixa dolu-gunea sortu zuen horretarako. Pentsamendua eta gorputza lantzen dituzten adituek osatzen dute taldea, eta heriotzari buruzko jardunaldiak egiten dituzte. Heriotzari buruz errespetuz eta naturaltasunez hitz egiteko gunea eskaintzen dute, bai taldeka eta baita bakarka ere, eta doluan laguntzeko estrategiak lantzen dituzte. Death café saioak ere antolatzen dituzte, talde txikietan eta kafe baten bueltan bakoitzak heriotzari buruz duen pentsakera azaltzeko. Azpeitin eta Durangon egin izan dituzte momentuz, baina aurrerantzean Elgoibarren ere egingo dituzte.

Osorik irakurri