Euskara ala ezkara ingurune digitalean? galderari erantzun diote gaur Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak IMHra gonbidatu dituzten hizkuntzalari eta informatikariek, nork beretik. Aritu dira Interneten euskaraz dagoen edukiaz, euskal komunitatea aktibatu eta garena eta daukaguna sozializatu beharraz eta euskarari prestigio soziala eman beharraz, eta aritu dira, baita ere, Interneten uzten dugun aztarna digitalaz, euskararen marka sortu beharraz, burujabetza digitalaz eta baliabide teknologikoek euskararen eta kulturaren heziketa arautuan egin dezaketen ekarpenaz. Argazkian: Josu Waliño Puntu.eus fundazioko zuzendaria.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.