June Loidi (Elgoibar, 2000) zeresana ematen ari da eskubaloian. Sanlon ezagutu zuen eskubaloia, eta iaz Barakaldoko Zuazo taldeak fitxatu zuen. 19 urte besterik ez ditu, eta eskubaloiko gorengo mailara iritsi da. Eta ez hori bakarrik: Denboraldi amaieran Guerreras Iberdrola ligako defentsa onenaren saria jaso zuen. Ilusioz eta gogotsu ekin dio lehenengo mailako bigarren denboraldiari.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.