Joan zen astean ondoezak eman eta astelehenean hil zen Koldo Lizarralde historialaria eta etnografoa, 69 urterekin. Atzo izan zen haren aldeko hileta-elizkizuna San Bartolome parrokian eta ez zen eskaintza berezirik falta izan. Parrokiako abesbatzak hainbat kantu abestu zituen haren omenez, eta Haritz dantza taldekoek agurra dantzatu zioten irteeran, eta arkua ere egin zioten. Gorputz-arima saiatu da herrigintzan, eta horregatik, haren heriotza Elgoibarrentzat galera handia izan dela nabarmendu dute Lizarralderen ekarpenaren inguruan BARRENekin berba egin duten lagun guztiek. Hona haien esanak.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.