Martitzenean zabaldu zuten Aita Agirre kulturgunea, 2017ko ekainean eraikina zaharberritzeko hasi zituzten lanak amaitu eta gero. Kanpoko aldetik eraikinak lehengoaren itxura antzerakoa duen arren, barrutik erabat berrituta dago, eta ez dauka lehengoarekin zerikusik. Iosu Arraiz hirigintza zinegotziaren, Andrea Arriola kultura zinegotziaren eta Ane Beitia alkatearen eskutik ezagutu dugu eraikina barrutik, eta izango dituen erabilpenen berri eman digute honako bideoan.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.