Kinto-ospakizunen bigarren jaialdia antolatu dute urriaren 26rako, estreinakoak izan zuen arrakasta ikusita. Aurtengoari "ukitu berezia" eman nahi diote antolatzaileek eta kinto guztiek parte hartzeko moduko ekintzaren bat antolatzeko bilera deialdia egin dute datorren barixakurako.