Batzordeak, zinegotzi arduradunak, alkatearen jarduna eta soldata, eta zinegotzientzako ordainsariak onartu dituzte Mendaron

Barren.eus 2019ko uzt. 19a, 13:09

2019 06 15 Udal Gobernua MendaronUztailaren 11n egin zuten Mendaron legegintzaldi berriko Udalbatzaren estraineko osoko bilkura. Mendaroko Udaleko batzordeak eta sailetako arduradunak izango diren zinegotziak izendatu zituzten, bai eta udalbatzaren eskumeneko kide anitzeko organuetako ordezkariak ere. Era berean, liberatu bakarra alkatea, Iñaki Arregi, izango dela ere zehaztu zuten, bai eta haren soldata eta talde politikoentzako ordainsariak nahiz zinegotziek organo kolegitatuetara joateagatik izango dituzten ordainsariak ere.

Osorik irakurri