Xabi Vazquez: “Ezin dut hitzekin azaldu motoan ibiltzeak sortzen didan sentsazioa”

Barren.eus 2019ko uzt. 5a, 08:34

Motoa du pasio Xabi Vazquezek, eta motoan izandako istripu baten ondorioz, elbarri dago. 16 urterekin erosi zuen estreinako motoa, eta 23 urte zituela jaso zuen bere bizitza goitik behera aldatuko zuen kolpea. Eguraldi txarra zegoen egun batean gertatu zen ezbeharra. Mendian zebilen motoan lagunekin, eta haize bolada bortitz baten eraginez, ustelduta zegoen zuhaitz bat erori zitzaion gainera. Denbora luzez egon zen ospitalean, eta errekuperazioa gogorra izan zen. Gehiago ezingo zuela ibili esan zioten medikuek, baina horrek ez zion motorrean ibiltzeko zeukan ilusioa kendu. Ospitaletik irten ordurako hasi zen informazioa biltzen, motoa bere beharretara moldatzeko. Zazpi urte pasatu dira istripua izan zuenetik, eta orain dela gutxi bete du bere ametsa: berriz motorrean ibiltzea. (elkarrizketa barruan)

Osorik irakurri