Iazko udan hasi zen Hiart Compañonen (Deba, 1977) amesgaiztoa. Nekatuta eta ondoezik sentitzen zen, eta medikuarengana joan zen. Gripea izan zitekeela eta antibiotikoak errezetatu zizkioten, baina botika hartuta ere, ez zuen hobekuntza handirik igarri. Hezurretako mina gehitu zitzaion bere ondoezari, eta medikuak analisiak egin zizkion. Donostiatik deitu zioten hurrengo egunean, zerbait ez zegoela ondo eta lehenbailehen joateko esanez. Leuzemia zeukala esan zioten.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.