Irailaren 21ean izango da aurten Gararock musika jaialdia Mendaron. Gaur aurkeztu dute jaialdiko kartela Herriko Enparantzan, lagun artean. Oier Quiroga herriko musikazaleak jardun du DJ lanetan, eta jaialdiko materiala eta Maraca Diabloren disko berria ere izan dute salgai: El regreso del niño indio. Ina Iriondoren proiektua da Maraca Diablo eta gaur aurkeztu du disko berria.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.