Trinitate Txiki egunez usadio den moduan, Mendaro Ikastolako neska-mutilek bertsoz alaitu dute goiza. Bertsogintza plazaratzeko asmoz urtero egin ohi dute saio hau eta jendetza handia batu ohi da entzutera. Bertsoen ondotik, Jon Ansorregi eta Andoni Larrañaga bertsolarien txanda izan da. Ordu honetan Toki Alai jatetxean herri bazkaria egiten dihardute, eta gauean, afari herrikoia izango da Aizpe elkartean. Argazki bilduma
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.