Donostiarrak dira eta rock alternatiboa egiten dute. Imanol eta Julen Rivas anaiek eta Koldo Bellosok osatutako hirukotea da Yo Ciervo eta La guerra de la independencia trilogiako bigarren diskoa besapean hartuta ari dira kontzertuak ematen. Hain zuzen ere, disko horretako lehen singlea den Mundu honetan kantua lehen postuan izan da Gaztea irrati saioko zerrendan.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.