Barne Ministerioaren arabera, 1.415 mendaroarrek dute hauteskunde hauetan botoa emateko aukera, eta, Udaleko informazio-iturrien arabera, 18:00etarako, 722 herritarrek zuten botoa emanda (Hautes-erroldaren %51). Elgoibarren, berriz, %54,20koa izan da parte-hartze datua, 18:00etan, Barne Ministerioaren arabera, duela lau urteko hauteskundeetakoa baino 3,62 puntu altuagoa beraz. 20:00etarako itxiko dituzte hauteslekuak eta orduan ekingo diote botoak zenbatzeari. Europako Parlamenturako emandako botoak zenbatuko dituzte aurrena, Udalerakoak gero, eta azkenik, Batzar Nagusietarakoak.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.