Ezaguna da Xamar (Garralda-Xamarrena etxekoa, 1956) Elgoibarren. 2008an etorri zen estrainekoz gurera Euskal Kultura Tradizionala ikastaroarekin, eta 2014an bueltatu zen Euskara Jendea ikastaroa ematera. Aparteko arrakasta izan zuten biek. Oraingoan bere azken lanarekin etorri da, Etxera bidean liburuarekin, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak Udalaren laguntzarekin antolatutako Biba Hasier! zikloaren baitan. Frankismoan sortu, hazi eta hezitako belaunadi baten istorioa jaso du orain arteko bere lanik pertsonalenean.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.