Korrika txikia egin dute Mendaroko eskola umeek

Barren.eus 2019ko api. 12a, 13:16

2019 04 12 Korrika txikia MendaroGoizean goiz, Korrika nagusia, eta goiz erdian, Korrika Txikia. Gaur korrika egin gaberik ez da izango Mendaron. 10:00etan hasi dute Korrika txikia ikastolako Lehen Hezkuntzako seigarren mailakoek, eta mailaz maila eraman dute lekukoa eskuz esku. Ikastolan hasi, San Jose plazan buelta eman, eta Azpilgoetatik itzulia egin ostean sartu dira Herriko Enparantzan umeak. 3 urtekoek hartu dute lekukoa ikastolako arrapalan eta haiek sartu dute ikastetxeko patiora. Han zain zituzten txikienak, 2 urtekoak. Bukaeran, Txokolok euskararen aldeko mezua irakurri du eta dantzan eman diote azkena Korrikari. Argazki bilduma dauka

Osorik irakurri

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.