Leire Etxaniz: “Ez dut galduko emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko esperantzarik”

Barren.eus 2019ko api. 11a, 14:39

2019 04 11 leire etxaniz pilotaria txapelduna kalegoen frontoian elgoibar barren txapelagaz 2Emakume Master Cup pilota txapelketa irabazi du Leire Etxanizek (Etxebarri, 1990), hirugarren urtez jarraian. Etxebarrin jaiotakoa da, eta hango frontoian hasi zen pilotan, umea zela. 12 bat urtera arte jardun zen, eta gero, pilota utzi eta futbolean jokatzeari ekin zion. 21 urterekin itzuli zen pilotara, baina palaz. Gaur egun bietan aritzen da, eskuz eta palaz, eta bietan ondo baino hobeto moldatzen dela erakutsi du gainera. Ama elgoibartarra dauka Etxanizek, Kaskante baserrikoa, eta Elgoibarko frontoia ere ondo ezagutzen du: emakumezkoen binakako estreinako txapelketa berak irabazi zuen, eta txapelketa mistoan txapeldunorde izan zen. (elkarrizketa)

Osorik irakurri

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.