Ander Iñarra eta Maite Maiora gailendu dira gaur Mendaron jokatu den Kilimon Trail mendi lasterketan. 2:02:51eko denbora egin du Iñarrak, eta 2:26:58koa Maiorak, eta ez batak ez besteak ez dute lortu gaur arteko markak ontzerik. Herriko korrikalari azkarrena, berriz, Jon Larrañaga izan da. Ibilbide motzean, berriz, Gontzal Murgoitio (0:49:05) eta Marina Gonzalez (1:01:26) gailendu dira. Guztira, 330 bat korrikalarik parte hartu dute.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.