Motxaila Eguna dute gaur, hilak 30, Mendaron. Atzo hasi zituzten ospakizunak, Motxailen zerua bertso saioarekin. Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Alaia Martin bertsolariak gonbidatu zituzten kanturako eta San Agustin kulturgunea bete egin zen. Bertso saioan, ez zen umorerik falta izan eta une hunkigarriak ere bizi izan ziren, besteak beste Andoni Egañak aurten erretiroa hartuko duen herriko lehen andereñoari kantatu zionean. Juanita Loiola andereñoa aretoan zen, eta haren alaba gazteenak, Maialen Olazabalek, jardun zuen gai jartzen. Juan Arriolak eta haren bi alabek, Nereak eta Maddik, gitarra eta biolinarekin lagundu zituzten bertsolariak.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.