Eskubaloiko Euskadiko Kopa jokatu dute gaur Elgoibarren Super Amara Bera Bera eta Zuazo taldeek, eta Bera Bera gailendu da 28 eta 20ko emaitzarekin. Hala, iaz galdutako kopa berreskuratu dute donostiarrek. Maite Zugarrondo Bera Bera taldeko atezaina izendatu dute partidako jokalari onena, eta June Loidi Zuazo taldeko jokalari elgoibartarrak lore-sorta jaso du partida hasieran.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.