Herriko Antzokia bete egin zen atzo, abenduaren 27an, Elgoibarko Izarrak Udalarekin lankidetzan antolatutako bertso jaialdian. Hotz egiten zuen kalean, baina berotu zuten giroa bertsolariek barruan eta saio dotorea irten zen. Uxue Alberdi bertsolari eta idazle elgoibartarrak egin zituen gai jartzaile lanak, eta Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Miren Artetxe eta Nerea Ibarzabal aritu ziren bertsotan. Umoretik eta gogoetatik, bietatik, izan zuen saioak eta estimatu zuten entzuleek. ARGAZKIAK DAUZKA
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.