Foru Aldundiak enplegu publikoko 338 plaza aterako ditu lehiaketa-oposaketara, eta datozen hiru urteetan zehar deituko dira azterketa guztiak. Hala jakinarazi dute Markel Olano diputatu nagusiak eta Imanol Lasa Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuak.