Pedro Mugurutzako eskola egon zen eraikinean, Usetxe kalean, musikarientzako bost entsegu lokal egin ditu Elgoibarko Udalak. Orain, herriko musikari eta musika taldeei aurkezteko eta erabilera arauei buruz berba egiteko bilera deitu dute abenduaren 4rako.