Euskal Herriko 29. Hiru Txirlo Txapelketako azken jaurtialdia jokatuko dute zapatuan Aiastiako bolatokian. San Migel taldeko Anjel Ibarluzea dago sailkapen orokorraren buruan, 19 txirlo botata, eta bikoteka eta taldeka ere sanmigeldarrak daude lehen postuan.